Hiru etxebizitza Nabazen
Obraren amaiera
2006
Memoria
Proiektu honetan, lursailean jada existitzen ziren eraikuntzen ezaugarriak aintzat hartuz, taldearen batasuna berreskuratu nahi izan da. Aldi berean, lursailaren barrualdera irudi eguneratu eta arinago bat ematen saiatu gara, beti ere, ingurunearekiko errespetua mantenduz.
Eraikuntzak bolumen bakarra izan arren lursailaren gorabeheretara moldatu egiten da; teilatua jarraian den bitartean, bere azpian dauden solairu kopurua aldatzen joaten da. Horrek eraikuntzari lurrean errotua egotearen itsura ematen dio.
Hormigoizko fatxadak azaltzen du nola lamina horizontalak lamina bertikalen gainean ezartzen diren.
Horma horiek izaera bikoitza bat dute; herrira ematen duen azala harrizkoa den bitartean, lursailaren barrukaldera ematen duten paretak hormigoizkoak dira. Fatxadan agertzen diren hutsuneen antolaketak simetriarik gabeko oreka bilatzen du. Hutsunerik handienek, terrazak sortzen dituzte eta hiru bizitzek egunean zehar erabiltzen duten zonaldean gauzatzen dira. Horien bitartez eraikuntza kanpoaldearekin duen harremana zabaldu egiten da..