LUA 01

Bulegoaren filosofia

Gure ustez, arkitektura eta urbanismoa gizarterako eredu kulturalak garatzen dituzten jarduerak dira eta sortzaile eta konsumitzaileen beharra dute. Erlazio horretan, berrikuntzak trantsizio eremu baten beharra duela ikusten dugu eta hortxe kokatzen dugu guk gure filosofia.

Bestalde, gure taldeak ohitura eta berrikuntzaren artean dagoen leku hori, eboluzio eremu hori, bide bezala erabili izan du, inguruko gizartean oinarrituta eta pedagogia eta arreta erabiliz, kontserbadoretasunetik abanguardiara dagoen distantzia betetzeko.

Bide horretan, gure lanbidearen dugun pertzepzio orokorrak arkitekturaren inguruko beste arloetan sartzea eragin digu, horrela, eraikuntzaz gain bere ingurune fisiko eta soziologikoan murgildu gara.

Azkenik, gure bulegoaren zuzendaritza modu parte hartzaile batean ulertu izan dugu. Modu honetan, metodologia zuzen batek gidatutako talde lana zuzendari zehatz baten beharrik ez duela pentsatzen dugu horrek norberaren ahalegina garatzera eramaten duelako eta, bide batez, taldelana ere hobetzen duelako.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies