Bi Etxebizitza Orkoienen

Obra amaiera
2015

Memoria

Egin beharreko lana lursailean dauden eraikinen erabateko eraberritzea da. Lursaila behar bezala probesteko modurik egokiena bi etxebizitzak plantan L moduan kokatzea da, horrela argi eta bista hoberenak lortzeko modua ere badelako, L honen alde bakoitza etxebizitza bat litzake. L forma emanik, erdian plaza kokatzeko parada ematen digu.

L-aren aldeetako batek ondoko lursailarekin dugun muga beteko luke. L-aren beste zatia berriz iparraldean sortuko den kalearekin lerrokatuko da.

Modu honetan lursailaren espazio librea barrualdean geldituko litzaiguke hegoaldera begira, herriko plaza aurrean duela, hirigintza sareak zabalgune bat izanen du horrela eunzebidea eta Irunbidea karriken elkargunean.

Bestalde jarduketa honetan dauden altuera ezberdinak probestuko dira, iparraldean dagoen karrikaren eta hegoaldean dagoenaren artekoa hain zuzen. Hala ba iparraldeko karrikatik semisotanoan sarrera duen aparkalekua izanen dugu.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies