Azpikoetxea Etxaleku
Memoria
Proiektua etxebizitzaren eraberritzean zetzan, bere gainbehera urbanistiko eta arkitektonikotik atereaz. Etxalekuko karriketan egindako etengabeko pabimentazioek bere ohiko sarrera zulo baten baitan utzi zuten eta honek ez irisgarri bilakatu zuen. Beraz sarrera berri bat eman behar zitzaion, hau hegoaldetik burutu zen, baratza dagoen leku beretik.
Sarrera berriarekin batera etxebizitzaren kanpoko itxura aldatzeko parada eman zigun, baita barruko banaketa eta lehio eta karrapearen bidez baita barruko espazio ikuspegia handitzeko gaitasuna ere.
Eraberritzean sistema konstruktiboa mantentzeaz gainera barruko zutabe eta habea guziak kontserbatu ziren etxebizitzaren berezkotasunaren gainbalioa iraungituz.